RSMEren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresuak batzorde antolatzaile eta batzorde zientifiko bat ditu. Kongresua RSMEk, UPV/EHUk eta BCAMek antolatzen dute. Harrera erakundea UPV/EHU izango da.
Batzorde antolatzailea euskal matematika-komunitateari lotutako bederatzi pertsonaz osatuta dago. Batzorde antolatzaileko zuzendaria Josué Tonelli-Cueto da, eta diruzaina Oihana Garaialde Ocaña. Horrez gain, kongresuko ekintza ezberdinen arduradun diren bost ordezkari daude batzorde antolatzailearen baitan. Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
©2020 Julen Alvarez-Aramberri
Matematika aplikatuetan aditua, geofisikari eta elektromagnetismoari lotutako zenbakizko problemetan zentratuta bereziki.
María Zambrano Doktoratu ondoko Ikertzailea UPV/EHUn, 2022tik. Doktoratu ondoko Ikertzailea BCAMen, 2021. Postdoctoral Research Fellow Columbia University-n (New York, Estatu Batuak), 2018-2020. Doktoregoa UPV/EHUn eta Université de Pau et des Pays de l'Adour-en (Frantzia), 2015, Sari Bereziarekin; Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra UPV/EHUn, 2011; Banka eta Finantza Kuantitatiboak Masterra UPV/EHUn, UVn eta UCMen, 2009; eta Fisikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2007.
Ekuazio diferentzialetan aditua, berauen kontrolagarritasun eta behagarritasunean zentratuta bereziki.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2021etik. Vicent Caselles Saria 2021. Postdoc Universidad Autónoma de Madrid-en, 2020-2021. Doktoregoa Sorbonne Université-n (Frantzia), 2020; Máster1 Mathématiques eta Master2 Mathématiques et applications Sorbonne Université-n (Frantzia), 2016 eta 2017; eta Matematikako Gradua UPV/EHUn, 2016.
©2017 Aingeru Fernández Bertolín
Deribatu partzialetako ekuazioetan aditua, jarraipen bakarreko problemetan zentratuta bereziki.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2017tik. IdEx Postdoctoral Researcher Universtité de Bordeaux-en (Frantzia), 2016-2017. Doktoregoa UPV/EHUn, 2015; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2011.
©2023 Oihana Garaialde Ocaña
Taldeen teorian eta aljebra homologikoan aditua; zehazki, talde (pro)finituen kohomologian eta segida espektraletan.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2019tik (otsaila). Postdoctoral Fellow Algebra and Number Theory taldean Universität Düsseldorf-en (Alemania), 2017 [Urtarrila]-2018 [Abendua]. Doktoregoa UPV/EHUn, 2016 [Urria]; Master in Mathematical Sciences Universiteit Utrecht-en (Herbehereak), 2011; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2010.
©2011 Leticia Hernando
Permutazioetan oinarritutako konbinazio-optimizazioan eta teknika (meta)heuristikoen garapenean aditua.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2019tik. Doktoregoa UPV/EHUn, 2015; Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra UPV/EHUn, 2010; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2009.
©2023 Iker Malaina
Biologiari aplikatutako matematikan aditua, aplikazio biomedikoetan (txertoen diseinu konputazionalean edo denborazko serie biomedikoen analisian) zentratuta bereziki.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2019tik. Doktoregoa UPV/EHUn, 2017, Sari Bereziarekin; Ikerketa Biomedikoa Masterra UPV/EHUn, 2013; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2012.
©2021 BCAM
Deribatu partzial iragankorretako ekuazioetarako diskretizazio-metodoen aditua.
Marie Skłodowska-Curie Postdoctoral Fellow (MSCA-IF-2020) BCAMen, 2021etik [otsaila]; Visiting Researcher Oden Institute for Computational Engineering and Sciences-en, UT Austin-en (Texas, Estatu Batuak), 2021etik [otsaila]. Vicent Caselles Saria 2020; eta ECCOMAS awards for the best PhD thesis in 2019-ko SEMAren hautagai espainiarra. Doktoratu ondoko Ikertzailea BCAMen, 2019-2021 [urtarrila]. Doktoregoa UPV/EHUn, 2019; Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra UPV/EHUn, 2015; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2014.
©2022 Inria & B. Fourrier
Geometria aljebraikoko zenbakizko algoritmoen diseinuan eta analisian aditua.
Rufus Isaacs Postdoctoral Fellow Johns Hopkins University-n (Maryland, Estatu Batuak), 2023tik. Lecturer/Research Fellow UT San Antonio-n (Texas, United Stated), 2022-2023. FSMP Postdoctoral Fellow Inria Paris-en eta IMJ-PRGen (Frantzia), 2020 [urtarrila]-2022. Doktoregoa Technische Universität Berlin-en eta Berlin Mathematical School-en (Alemania), 2019 [azaroa], doktore-eskolaren MATH+2020 tesi-sariarekin eta Berlingo unibersitateeko Tirburtius-Preis 2020-ko 3. sariarekin; M.Sc. Mathematik Technische Universität Berlin-en (Alemania), 2017; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2014.
©2021 Jone Uria-Albizuri
Talde-teorian eta dinamika sinbolikoan aditua.
Irakasle Laguntzaile Doktorea UPV/EHUn, 2021etik. Postdoctoral Fellow Mathematical, Computational and Experimental Neuroscience taldean BCAMen, 2018-2020. Doktoregoa UPV/EHUn, 2017; Máster en Matematicas y Aplicaciones Universidad Autónoma de Madrid-en, 2014; eta Matematikako Lizentziatura UPV/EHUn, 2013.
Batzorde zientifikoa zazpi pertsonaz osatuta dago, zeintzuk RSMEren Batzorde Zientifikoak eta Gobernu Batzordeak hautatu dituzten, beren ikerketa-merezimenduetan oinarrituta. Batzorde zientifikoko lehendakaria Ujué Etayo da eta bigarrendakaria Ángel Gonález-Prieto da. Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan zerrendatuta):
©2022 Marta Baldomero-Naranjo
Optimizazioan aditua, lokalizazioari eta datu-zientziari aplikatutako ereduetan zentratua bereziki.
Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidad de Cádiz-en (UCA), 2023tik. Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidad Complutense de Madrid-en, 2022 [ekaina]- 2023. Interim Substitute Professor UCAn, 2021-2022 [ekaina]. Ramiro Melendreras Saria 2022; YoungWomen4OR 2022; eta Certamen Universitario Arquímedes-ko Accesit eta CSIC Sari Berezia 2017. Doktoregoa UCAn, Universidad de Granada-n (UGR), Universidad de Málaga-n (UMA), Universidad de Almería-n (UAL) eta Universidad de Jaén-en (UJA), 2021; Máster en Formación del Profesorado (Matemáticas) UNEDen, 2021; Máster en Matemáticas UCAn, UGRen, UMAn, UALen eta UJAn, 2017; eta Grado en Matemáticas UCAn, 2016.
©2022 Damián Castaño
Fluidoen dinamikaren zenbakizko modelizazioan eta simulazioan aditua, konbekzio naturaleko eta mikrouhinen prozesu termikoak barne.
Interim Associate Professor Universidad de Castilla-La Mancha-n (UCLM), 2020tik [abendua]. Doktoregoa UCLMn eta Universidad de Granada-n, 2017; Máster Universitario en Profesor de Educación Secundaria Obligatoria FP e Idiomas UCLMn, 2012; eta Licenciatura en Matemáticas Universitat de Valencia-n, 2011, Sari Bereziarekin.
©2021 Pablo Etayo
Potentzialaren teorian aditua.
Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidad de Cantabria-n (UC), 2021etik [otsaila]. José Luis Rubio de Francia Saria 2022; eta Vicent Caselles Saria 2020. Doktoratu ondoko Ikertzailea TUGraz-en (Austria), 2019 [apirila]-2021 [otsaila]. Doktoregoa UCn, 2019 [martxoa], Juan María Parés 2022 Sariarekin; Máster en Matematicas y Computación UCn, 2015; eta Grado en Matemáticas Universidad de Valladolid-en, 2014.
©2021 FBBVA
Geometria aljebraikoan, topologia aljebraikoan eta fisika matematikoan aditua, eremu-teoria kuantiko topologikoan eta irudikapenen teorian zentratuta beriziki; adimen artifizialaren arloan ere ikertzen du, zehazki teknika geometrikoak dituzten gomendio-sistemetan eta eredu sortzaileetan.
Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidad Complutense de Madrid-en (UCM), 2021etik [uztaila]. Vicent Caselles Saria 2021. Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidad Autónoma de Madrid-en (UAM), 2021 [otsaila - uztaila]. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiarekin lotutako Severo Ochoa Doktoratu ondoko Ikertzailea Instituto de Ciencias Matemáticas-ean, 2019 [ekaina - abendua]. Laguntzailea Universidad Politécnica de Madrid-en, 2018 - 2021 [otsaila]. Doktoregoa UCM, 2018, Sari Bereziarekin; Máster en Matemáticas y Aplicaciones UAMen, 2015; eta Doble Grado en Matemáticas e Ingeniería Informática UAMen, 2014.
©2022 Álvaro Méndez-Civieta
Dimentsio handiko espazioetarako aldagaiak hautatzeko, dimentsioa murrizteko eta datu funtzionalen ereduetan aditua, erregresio kuantilikoan oinarritutako ikuspegi sendoarekin.
Doktoratu ondoko Ikertzailea uc3m-Santander Big Data Institute-en, 2022tik [otsaila]. Doktoregoa Universidad Carlos III de Madrid-en (uc3m), 2022; Máster en Big Data Analytics uc3m-n, 2016; eta Grado en Matemáticas Universidad de Oviedo-n, 2015.
©2022 Universiteit Utrecht
Topologia diferentzialean aditua; zehazki, barietate bereizgarrietan dauden egitura geometrikoen azterketa eta sailkapen homotopikoan.
Assistant Professor Universiteit Utrecht-en (Países Bajos), 2020tik. Poissonen geometrian André Lichnerowicz Saria 2022; eta Vicente Caselles Saria 2018. NWO Veni Postdoctoral Fellow Universiteit Utrecht-en, 2018-2020. Postdoc Universiteit Utrecht-en, 2017-2018. Doktoregoa Universidad Autónoma de Madrid-en (UAM) eta Instituto de Ciencias Matemáticas-en, 2017; Máster en Matemáticas UAMen, 2013; eta Licenciatura en Matemáticas e Informática UAMen, 2012.
©2023 SLMath & Jason Maze
Zenbakien teoria aljebraikoan aditua, Iwasawaren teorian, Eulerren sistemetan eta $L$-funtzio $p$-adikoetan zentratuta bereziki.
Irakasle Laguntzaile Doktorea Universidade de Santiago de Compostela-n, 2023tik. Vicent Caselles Saria 2023. Doktoratu ondoko Ikertzailea Simons Laufer Mathematical Sciences Institute-ean (California, Estados Unidos), 2023 [urtarrila - maiatza]. Newton International Fellow Mathematics Institute de la University of Warwick-ean (Reino Unido), 2021 [martxoa]-2022 [abendua]. Doktoregoa Universitat Politècnica de Catalunya-n, 2021; Máster en Matemática Avanzada e Ingeniería Matemática UPCn, 2017; eta Grado en Matemáticas e Ingeniería Física UPCn, 2016.
Real Sociedad Matemática Española (RSME) [Espainiako Matematika Errege Elkartea], 1911n sortu eta 1996an berriz fundatua, nazio zein nazioarte mailan matematikaren alorrean diarduten pertsonen ordezkari eta interesen babesle den espainiako elkarte nagusia da. Bere buletin, batzorde, kongresu, eskola, sari eta argitalpenekin, RSME ez da instituzio formal huts bat, komunitate matematiko espainarraren artikulazio, komunikazio, koordinazio eta adierazkortasunerako medio organikoa baizik.
RSMEk, Espainiako matematika komunitatean eragiteaz gain, espainiako gazte matematikarien komunitatean ere paper nagusi bat jokatzea du helburu. Bide horretan, ikertzaile gazteen arteko elkarlana eta elkarrekintza sustatzeko asmoz, bi urtean behingo Congreso de Jóvenes Investigadores [Ikertzaile Gazteen Kongresua] antolatzen du RSMEk 2011tik. Bertan, ikertzaile gazteek beraien lehen lanak aurkeztu eta Espainiako komunitatearekin lotura izan nahi duten gazteekin harremandu. Ikertzaile gazteen matematika alorreko ikerlan garrantzitsuenak ezagutzera emateko, RSMEk 2015tik Vicen Caselles Sariak ematen ditu urtero, BBVA Fundazioaren laguntzarekin; baita 2004tik Rubio de Francia saria ere. Horrez gain, matematikari gazte espainolen interesak babestu asmoz, RSMEk Erika Diz Pita buru duen Comisión de Jóvenes [Gazteen Batzordea] bat ere badu 2018tik.
Gipuzkoa eta Arabako unibertsitate-zentroak Bilboko Unibertsitateari atxiki ondoren, 1980ko otsailaren 25ean sortu zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate nagusia da—baita estatuko lehen unibertsitateetako bat ere—hiru euskal probintzietan bere kanpusak dauzkana: Bizkaian, Bilbo, Leioa, Barakaldo eta Portugaleten; Gipuzkoan, Donostia eta Eibar artean; eta Araban, Gasteizen.
Bere logotipoan (Eduardo Chillida artistak diseinatua), unibertsitatearen leloa irakur daiteke:
eman ta zabal zazu
Lelo honi jarraiki, UPV/EHUk edozein jakintza adarretako ezagutza eman (ikerkuntzaren bidez) eta zabaltzen (irakaskuntzaren bidez) dizkio Euskal Herriari. Matematikari dagokionez, ezagutza-arlo hau Leioako kanpusean aurki dezakegu. Bertan, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen baitan kokatzen den Matematika Sailean sortu eta osatzen dira euskal matematika eta matematikari berriak.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 2008an sortu zen Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) [Matematika Aplikaturako Euskal Zentroa] matematika aplikatuen zentro garrantzitsuena da, erkidego mailan ez ezik, Espainia mailan ere. Kalifikazio hau 2013tik Severo Ochoa Bikaintasun Zentro gisa aitortu izanak justifikatzen du, ez behin eta ez bitan, hiru aldiz jarraian baizik. Hori gutxi balitz, goi mailako ikerketa zentro izateaz gain, BCAMek ezinbesteko papera jokatzen du euskal (eta nazioarteko) industrian, bere transferentzia-matematiko-teknologikoko proiektu arrakastatsuen bidez.
BCAMen elkarlan arrakastatsuen artean aurki ditzakegu Osakidetza, euskal osasun zerbitzuarekin elkarlanean, Cobid-19aren modelizazio eta garapen iragarpenak; Athletic Club Bilbao-rekin jokalarien bajen aurreikuspenak; illy kafe-enpresarekin, kafe eta uraren maila mikroskopikoko nahasketaren eredugintza, eta Lagun Aro aseguru etxearekin kontratatutako aseguruen abandonu aurreikuspenak.
RSMEren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresuak kongresua laguntzen duten hainbat asmakizun eta enpresa ditu: Euskal Estatistika Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, BILBOMATH proiektuaren bidez BCAMekin; eta Laboral Kutxa.
BILBOMATH proiektua Bilboko ekintza internazionalak, barreiadura, eta berrikuntza sustatzeko Bilboko Udalaren eta BCAMen ateko proiektu bat da, eta, horren bidez, Bizkaiko probintzian talentuei berrikuntza, eta talentuen erakarpena bultzatzea espero da. Proiektuak dituen sei helburuen artean aurkitzen da BCAMek matematikari lotutako biltzarrak eta ekitaldi internazionalak antolatzea, eta horien artean aurkitzen da RSMEren honako biltzar hau.
Laboral Kutxa/em> bere bazkideen eta bezeroen finantza-beharrak asetzeko kreditu-kooperatiba bat da. Erakundea a href="https://www.mondragon-corporation.com/">MONDRAGON Korporazioaren parte da, erakunde korporazioen ekintzei berebiziko babesa emanez, bereziki gizartearen sustapena bideratzeko asmoa duena. Era berean, bere konpromezu soziala diharduen gizartearen jarduera ekonomiko eta soziokulturaletara hedatzen da. Gaur egun, hazkunde eta transformazio prozesuan aurkitzen da, eta, horregatik, ahalmen-metodologiko eta ahalmen-teknikoak indartzeko apustua egin du, non profil matematikoek garrantzi nabarmena izango duten.