Orrialde hau itzultzen ari gara.
Barkatu Eragozpenak.
Bilbok garrio publikoko sare zabala du, zeina Bizkaiko garraio partzuergoko parte diren hainbat mediok osatzen duten: Bizkaibus, Bilbobus, Euskotren Tranbia, Metro Bilbao, etab. Gainera, posible da ordainketak txanpon-txartel baten bidez egitea, barik txartela izenekoa. Horrez gain, posible da Bilbon taxi bidez bidaiatzea ere.
Hala ere, garraio publikoa ez saturatu eta parte-hartzaileen etorrera errazteko, autobus zerbitzua antolatuko da Bilbo eta UPV/EHUren Leioako kanpusaren artean. Honi buruzko informazio gehiago egoitza orrialdean aurki daiteke..
Barik txartela, txanpon-txartel bat da, kontaktu gabeko ordainketa bidez Bilbo eta Bilbo inguruan dabiltzan garraio publikoetan erabil daitekeena. Txartel honi esker garraio ezberdinen arteko aldaketetan deskontuak lor daitezke, eta 10 pertsonara arteko erabilera izan dezake (Barik ez pertsonalizatuen kasuan). Barik txartelak 3 € balio ditu, eta gutxienez 5 € kargatu behar dira hasieran.
Barik txartela
Picture by Josué Tonelli-Cueto
Bizkaibus Bizkaiko autobusen sarea da. Sare honi esker Bilbo eta inguruko udalerrien artean era eroso eta azkarrean bidaia daiteke. Bereziki kongresua ospatuko den UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatea aurkitzen den Leioako kanpusarekin du lotura. Autobus hauen kolorea berde argia da.
Leioako kanpusera beraien kabuz bidaiatu nahi duten pertsonentzako, Bizkaibusen hainbat linea daude Bilboko hiriburuko leku ezerdinetatik igarotzen direnak. Ondoren Bilbo eta Leioako kanpusaren artean lotura egiten duten lineak zein diren zehazten dugu. Horiei buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero href="https://web.bizkaia.eus/es/web/bizkaibus/lineas">Bizkaibusen webgunea kontsultatu.
Abando, zentroko tren estazioa, eta Leioako kanpusaren arteko lotura. Linea honek Unamuno erresidentziaren parean geltoki bat du.
Bilbotik: |
7:15etik 18:15era, |
---|---|
UPV/EHUtik: |
9:30etik 20:30era, |
Lotura azkarra Intermodal, autobus geltokia, eta Leioako kanpusaren artean.
Bilbotik: |
7:00etatik 18:00etara, |
---|---|
UPV/EHUtik: |
10:10etik 21:10era, |
Santutxu auzoa eta Leioako kanpusaren arteko lotura.
Bilbotik: |
7:05etik 9:35era, |
---|---|
UPV/EHUtik: |
9:10etik 18:10era, |
Lotura ez bereziki gomendagarria Moyua eta Leioako kanpusaren artean, inguruko herri askotan geldialdiak egiten dituena.
Bilbotik: |
6:05etik 22:05era, |
---|---|
UPV/EHUtik: |
7:15etik 22:15era, |
Abando eta Leioako kanpusaren arteko lotura azkarra, Bilboko udaletxetik igarotzen dena. A2314 linea baino azkarragoa da, baina maiztasunez urriagoa.
Bilbotik: |
7:35, 8:00, 8:50, 14:00 |
---|---|
UPV/EHUtik: |
13:05, 14:05, 16:50, |
Zabalburu plaza eta Leioako kanpusaren arteko lotura azkarra.
Bilbotik: |
7:30etik 10:30era, |
---|---|
UPV/EHUtik: |
13:00etatik 15:00etara, |
Bilbobus es la red municipal de autobuses de la villa de Bilbao. Estos permiten moverse por la ciudad rápidamente. Estos autobuses se caracterizan por su color rojo.
Euskotren Tranbia Bilboko tranbia da. Linea hau Bilboko itsasadarrean zehar doa, Bolueta eta em>La Casilla artean. Bilboko tranbiak 6:30etik 22:30era (gutxi gorabehera) egiten du lan, 12-15 minutuko maiztasunarekin.
Metro Bilbao Bilboko metroaren zerbitzua da. Norman Foster arkitektoak sortutako bere arkitektura ikonikoaz gain, Metro Bilbaok Bilboko itsasadarraren bi aldeetan azkar mugitzeko aukera ematen du bere hiru metro-lineekin, hiriko garraio publiko ezagunenetako bat izanik. Metroak 6:00etatik 23:00etara egiten du lan, batez beste sei minutuko maiztasunarekin. Gainera, metroak ostiraletan goizaldeko 2:00ak arte lan egiten du, eta larunbatetan gau osoan.
Leioako campusera joateko, Leioako metro-geltokia ez da gomendagarria. Geltokia campusetik 40 minutura baino gehiagora dago. Bilbo eta Leioako campusa artean doan Bizkaibusen A2322 linea Etxegorri eta Mezo 35 (Juanena) geltokietatik igarotzen denean metro-geltoki horretatik gertu igarotzen da–baina Astrabuduko metro-geltokiia gertuago igarotzen da. Hala ere, autobusez egiten den ibilbide horrek 25 minutu inguru hartzen baditu ere—metroz egin beharreko 15 minutuei gehitu behar zaie hori—, autobusa ordu bakoitzean behin bakarrik igarotzen da.
Bilbok taxi-zerbitzu bat du, hiri osoan zehar banatutako puntuetatik har daitekeena. Nahi dutenentzat, posible da taxian ibilbide bat erreserbatzea edo toki jakin batean taxi bat eskatzea TeleTaxi Bilbao eta RadioTaxi Bilbao bidez.