Egoitza


Kongresuaren gehiengoa UPV/EHUren Leioako kanpusean izango da, zeinetan UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia fakultateak (ZTF-FCT) programaren parte handiena eta Garai Kafetegiak kongresuko otorduak hartuko dituzten. Hala ere, bai lehen eguneko goiza, baita dibulgazio ekintza ere (publikoari irekia dena) Bizkaia Aretoan izango dira. Beste ekintza batzuk ere, bazkarisoziala esaterako, Leioako kanpusetik kanpo ospatuko dira. Ekintza hauen kokapenari buruzko informazio gehiago 2024an zehar emango da.

Bizkaia Aretoa
(Astelehen & Asteazken Goiza)
BA-ren Web-a

Bilbo erdigunean kokatuta (Abandoibarra Etorbidea 3), Bizkaia Aretoa UPV/EHUren ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoetarako eraikin adierazgarriena da, izan unibertsitateak berak zein beste erakunde batzuek antolatuta. Horregatik, astelehen goizean kongresua Bizkaia Aretoan hasiko da, eta ondoren Leioako kanpusera lekualdatuko da astelehen arratsalde eta gainerako egunetarako, asteazkena salbu. Egun honetan kongresua berriro Bizkaia Aretoan izango da.

Bizkaia Aretoa desde el exterior

Bizkaia Aretoaren
eraikina kanpotik ikusita

© UPV/EHU

Auditorio Mitxelena del Bizkaia Aretoa durante una charla de Marta Macho

Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioa
Marta Macho Stadler-en hitzaldi batean

© Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU

Kongresuko ekimen guztiak Bizkaia Aretoaren beheko soilairuan izango dira: erregistroa eta kaferako etena harreran izango dira, eta irekiera ekitaldia eta astelehen eta asteazken goizeko hitzaldi nagusiak eta mahai ingurua Mitxelena auditorioan, harreratik erraz aurki daitekeena. Azken hitzaldi nagusiaren ondoren, Leioako kanpusera autobusez lekualdatuko da kongresuaren gainerakoa bertan ospatzeko.


Leioako kanpusa
(Egoitza Nagusia)
Kanpuseko Planoa

Bilboren inguruneetan kokatuta, Laioako Kanpusa UPV/EHUren bereizgarri nagusia da bai artean eta baita zientziatan ere. Honen baitan, Zientzia eta Teknologia fakultatea izango da kongresuaren gehiengoa hartuko duena, astelehen goiz eta asteazkenak salbu. Parte hartzaileen asistentzia errazte aldera, eta garraio publikoa ez saturatzeko asmoz, autobus zerbitzu bat eskainiko da (zeini buruzko informazioa orrialde honen amaieran aurkitzen den). Norbere kabuz kanpusera iristeko, ikus Bilboko garraio publikoari buruzko orrialdea edo, kongresura kotxez etorritako kasuan, hura erabil liteke kanpuserako joan-etorrietarako.

UPV/EHUko Leioako Kanpuseko planoa

UPV/EHUko Leioako kanpusaren aireko bista

Picture by Josué Tonelli-Cueto (CC BY-SA 4.0)

Azpian ikus daiekeen Leioako kanpuseko planoan, UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia fakultatea (ZTF-FCT) aurki dezakegu cyan kolorez, UPV/EHUren Areto Nagusia magentaz eta publiko orokorrarentzako aparkalekuak horiz—‘P’ beltz batekin markatuta. Puntu guzti hauetara erraz irits daiteke oinez, eta kanpusa egokituta dago mugikortasun mugatua duten pertsonentzako.

EHUren Leioako kanpuseko planoa

EHUren Leioako kanpuseko planoa

© UPV/EHU

Azpiko botoiak sakatuta Leioako kanpuseko bi mapa deskarga daitezke: orrialde honetan erakutsitako mapa (erresoluzio altuan) eta detaile gehiagoko mapa bat legenda guztiekin.


UPV/EHUren Areto Nagusia
(H. Nagusiak, Mahai Inguruak & Posterrak)

Hitzaldi nagusiak eta mahai inguruak (astelehena eta asteazkena goizean izan ezik) UPV/EHUren Areto Nagusian izango dira. Horrez gain, bere atondoan, Posterrak, bazkariak eta astearte, ostegun eta ostiraletako goizeko kaferako etenaldiak izango dira.

UPV/EHUren Areto Nagusia ZTF-FCTko diploma emateko zeremonia batean

Areto Nagusia ZTF-FCTko zeremonia batean

©2015 UPV/EHU & Mitxi

UPV/EHUren Areto Nagusia ZTF-FCTko diploma emateko zeremonia batean

Areto Nagusia ZTF-FCTko zeremonia batean

©2015 UPV/EHU & Mitxi


Zientzia eta Teknologia Fakultatea (ZTF-FCT) Fakultatearen Web-a

Leioako kanpusaren baitan posizio zentralean kokatuta UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatea kongresuaren egoitza nagusia, saio paraleloak izango diren lekua, izango da.

Paraninfoa

ZTF-FCTren paraninfoak kongresuaren ekitaldietako batzuk hartuko ditu, hala nola Lani buruzko MMIren postdoken buruzko saioa.

ZTF-FCTko paraninfoa 2015eko Zabalduz Egunean

Paraninfoa Zabalduz Egunean (2015)

© ZTF-FCT

ZTF-FCTko paraninfoa 2015eko Zabalduz Egunean

Paraninfoa Zabalduz Egunean (2015)

© ZTF-FCT

Grand Salle
(Arrtsaldeko Coffee Break-ak)

ZTF-FCTren Grand Salle-an izango dira arratsaldeko coffee break-ak (kaferako pausak).

ZTF-FCTren Grand Salle-a 2015eko Zabalduz egunean

Grand Salle Zabalduz Egunean (2015)

© ZTF-FCT

Ikasgelak
(Saio Paraleloak)

ZTF-FCTak guztiradozentziatako 56 ikasgela dauzka. Horietako denek ordenadore, proiektore eta arbela bana dute. Saio paraleloak ikasgela horietan izango dira.

ZTF-FCTren mapa

ZTF-FCTren mapa eskuragarri egongo da urtarrilaren 10ean.


Leioako kanpuserako garraioa
(Autobus zerbitzua)

Garraio publikoa ez saturatu eta parte hartzaileen etorrera errazteko, autobus zerbitzu bat antolatuko da Bilbo hiria eta UPV/EHUko Leioako kanpusaren artean. Edozein kasutan, beraien kabuz bertaratu nahi dutenek garraio publikoa erabil dezakete. Aukera posibleak ikusteko kontsultatu Bilboko garraio publikoei buruzko orrialdea.

Autobus zerbitzuari buruzko informazioa aurrerago adieraziko da, kongresurako hilabete batzuk falta direnean.