RSMEren

Ikertzaile Gazteen

VII. Kongresua

Bilbo,
13-17/urtarrila/2025

Real Sociedad Matemática Española-ren Ikertzaile Gazteen Kongresua RSMEren bi urtean behingo kongresu bat da, zeinetan Espainiako komunitate matematikoarekin lotura duten mundu osoko ikertzaileak beraien azken emaitzak partekatzeko, eta bereziki, etorkizuneko komunitate matematikoa osatuko duten harremanak sortu nahiz elkarlanerako sareak ehuntzeko elkartzen diren.

Aurreko sei edizioak Sorian (2011), Sevillan (2013), Murtzian (2015), Valentzian (2017), Castellonen (2020) eta Leonen (2023) egin ondoren, zazpigarren edizioa Bilbon izango da 2025eko urtarrilaren 13tik 17ra, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) izango da harrera erakundea.


Eguneratzeak

• Batzorde antolatzaileak zuzendaria, diruzaina eta ordezkariak izendatu ditu.
• Web orrialdia prest dago.
• Batzorde antolatzailea osatuta dago.
• RSMEren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua Bilbon izango da.

Ikusi eguneratze guztiak

Saio Proposamenak

Kongresurako saio paraleloen proposamenetarako epea 2024ko uneren batean irekiko da. Proposamenak bidaltzeari buruzko informazio gehiago, orduan aurkitu ahal izango da beheko estekan.

Saio Proposamenak (es)

Posterren Bidalketa

Kongresurako posterren bidalketa 2024ko uneren batean irekiko da. Proposamenak bidaltzeari buruzko informazio gehiago, orduan aurkitu ahal izango da beheko estekan.

Posterren Bidalketa (es)

Logoa & Posterra

Kongresuak logo eta poster bat izango ditu. Horri buruzko informazio gehiago eskuragarri egon bezain laster emango da.

Logoari eta posterrari buruz gehiago

Egoitza

Kongresua Bilbon izango da. Kongresuko hitzaldiak UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioako kampusean) izango dira nagusiki.

Egoitzari buruz gehiago (es/en)

Antolaketa

RSMEren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresuak batzorde antolatzaile bat eta batzorde zientifiko bat ditu. Batzorde antolatzailetik, Josué Tonelli-Cueto da zuzendaria eta Oihana Garayalde Ocaña diruzaina.

Kongresuak UPV/EHUren eta BCAMen babesa dauka.

Antolaketari buruz gehiago



erakunde antolatzaileak

Logo de la UPV/EHU
Logo del BCAM
Logo de la RSME